Internet ikastaroa antolatu du Hernani Institutuak, batez ere edadetuentzat

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 11a, 02:00

EDADETUEK Interneten ibiltzeko dituzten arazoak kontuan hartuta, Hernani Institutuak ikastaroa antolatu du, Eusko Jaurlaritza, Euskaltel, EITB eta EUDELen laguntzarekin. Ikastaroa lau ordukoa izango da eta berrikuntza da edadetuek, nahi izanez gero, bere konfidantzazko laguntzaile batekin joateko aukera izango dutela. Horrela errazagoa egingo zaie ikastaroa jarraitzea eta gustora aritzea. Ikastaroan erakutsiko dute Interneten nabigatzen, posta elektronikoa erabiltzen eta administrazioko hainbat tramite egiten, besteak beste, medikuaren ordua eskatu eta haziendako tramiteak egiten. Bi talde izango dira: 25 eta 55 urte artekoentzat, abenduaren 1ean eta 3an, 17:00etatik 19:00etara. 55 urte baino gehiagokoentzat, abenduaren 2 eta 4an izango da, ordu berean. Ikastaroa Hernani Institutuan izango da, Santa Barbaran.

Izena emateko
Izena emateko bi telefono zenbaki hauetara deitu daiteke: 943 55 11 88 edo 943 55 19 58. Izena urriaren 24 aurretik eman behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!