Kalez Kale Kantari ekimeneko kideak bilduko dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 11a, 02:00

Gaur eguerdian kantuan ariko dira zenbait herritar. Abestien letrak dituzten orriak hartu eta kale buelta egingo dute, kantu herrikoiak abestuz. Kanturako afizioa duten herritarrak animatu dituzte parte hartzera. 12:00etan, Plaza Berritik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!