Asteburuan zaldian ibilitzeko plan ederra egin dute. Asmoa dute bihar goizeko 09:30etan Leitzan gosaldu eta 10:30ak aldera
abiatzea Goizueta aldera, Urepel eta Mandoegin barrena. Hamaiketakoa Leitzalarrean egingo dute eta afaldu Goizuetako Umore Ona elkartean. Igandean Goizuetan gosaldu eta Leitza
aldera abiatuko dira, Ibero eta Leitzalarrean barrena. Bihar arratsaldeko 17:00etan, zaldiak bultzatutako kotxeetan ibili ahal izango dute haur eta helduek Goizuetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!