‘Aintzina’ taldearen kontzertuak emango dio hasiera bihar, Albokarien Topaketari

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 10a, 02:00

URTERO bezala alboka doinuak alaituko ditu Hernaniko kaleak asteburu honetan, Musika Eskolak antolatuta. Bihar eta igandean izango dira ekitaldiak, gehienak igandean. Bihar, Aintzina taldearen kontzertua izango da, topaketari hasiera emateko. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, Biterin.

Euskal balada zaharrekin osatutako errepertorioa
Aintzina taldeak euskal balada zahar eta ezagunekin osatutako errepertorioa eskainiko du biharko kontzertuan. Taldea honako kideek osatzen dute: Pepe Otxandorena (buzukia); Zigor Sagarna (ahotsa, baxua eta panderoa); Arkaitz Miner (biolina, mandolina eta zapatak); eta Alan Griffin (alboka eta beste haize tresnak).

Igandean ekitaldi konpletoa
Igandean ekitaldi ugari izango dira topaketen barruan: albokako berrikuntzen inguruko tailerra, kalejira, azoka, erakusketa, alboka emanaldia, eta herri bazkaria, tartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!