GIPUZKOAKO odol emaileen elkarteak urtero odola askotan ematen duten herritarrak omentzen ditu, bazkari eta ekitaldi baten bueltan. Aurtengoan Ibarra aukeratu dute ospakizuna egiteko eta bertan bilduko dira Hernani, Aia, Andoain, Anoeta, Asteasu, Villabona, Irura, Lasarte, Orio, Tolosa, Berastegi, Ibarra, Tolosa, Urnieta eta Usurbilgo odol emaileak eta elkarteko ordezkariak. Hernanin guztira 28 izango dira omenduko dituzten herritarrak, 25 aldiz, 40 aldiz, 50 aldiz eta aldi gehiagotan odola eman dutenak.
Menu bikaina eta izen ematea irekita
Egun horretan goizean mezetan bilduko dira, Izaskungo Ermitan, eguerdiko 12.30etan. 13:15etan dominak eta diplomak banatuko dizkiete omenduei. Eguerdiko 14:30etan bazkari ederra izango dute Ibarrako Izaskun Jatetxean. Menua honakoa: foie, entsalada epela, baratxuri eta ganba nahaskia, kroketak, mixtoa, kabadun sorbetea, arkume errea, ijito besoa, kafea eta edariak. Menuak 32 euro balio ditu eta izena urriaren 12a baino lehen eman behar da.
25 aldiz odola eman dutenak:
Aranzazu Arrizabalaga Zabala, Jose Maria Beldarrain Gainzerain, Jon Garcia Arraras, Koldo Gonzalez Balda, Juanjo Indakoetxea Goizueta, Rosa Maria Martinez Garciandia, Agustina Martinez Perez, Mª Isabel Moreno Balda, Kontxi Ormazabal Puyadena, Pedro Maria Ortega Frias, Rafael Recalde Amonarriz, Txaio Rios Zabaleta, Ana Maria Ruiz Fernandez, Alfredo Ruiz Fernandez, Pedro Ruiz Fernandez eta Sindi Santiago Gomez.
40 aldiz odola eman dutenak:
Cristina Barrenetxea Lasarte, Maria Luisa Elias Aguiriano, Mertxe Gastesi Ibarra, Rosa Maria Lopez Navarrete, Asuncion Otxotorena Loinaz, Angelines Vera Aguado. 50 aldiz odola eman dutenak: Julen Lekuona Barrenetxea, Francisco Gallego Prado, Emiliano Rama Otegi.
Odola askotan eman dutenak:
Maria Teresa Arraras Miqueo, Jose Maria Elordi Jauregi eta Maritxu Olariaga Mendiguren.