Izena emateko azken eguna da gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 10a, 02:00

Xake txapelketa herrikoia antolatu du Xake Taldeak. Partidak urriaren 12tik azaroaren 23ra jokatuko dira, igandetan, arratsaldeko 16:00etan Zumitzan. Adostuz gero astean zehar ere jokatu ahal izango da. Izena Zumitza tabernan eman behar da eta egiterakoan 3 euro ordaindu. 18 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek debalde eman ahal izango dute izena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!