Ikastaro batzuk bertan behera geratu dira

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 9a, 02:00

Biteri kultur etxetik jakinarazi dute honako ikastaroak bertan behera geratu direla: Sormenezko idazkuntza, euskeraz eta gazteleraz; Liburu bat irakurri eta aztertu, euskaraz eta gazteleraz; eta Laburmetrai tailerra, hastapenekoa.
Bestalde, helduentzako beste pintura talde bat osatuko da, astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 12:00etara. Izen ematea urriaren 10etik 15era izango da irekia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!