Villa Politena botatzen hasiko dira gaur eta lanek bi aste iraungo dute

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 9a, 02:00

ETXEBERRIKO villa Politena eraikina botatzeko lanak gaur hasiko direla jakinarazi du Udalak. Gaur sartuko dira eraikinera kamioiak edifizioa botatzera. Eraikina botatzea abuztu hasierako Gobernu Batzar batean erabaki zen, etxea oso egoera txarrean zegoela eta oso arriskutsua zela argudiatuta. Alkateak orduan azaldu zuen, jendea ari zela etxean sartzen eta ezbeharren bat gerta zitekeela. Udalak 125.000 euroko diru partida erreserbatu du lanetarako.

Parkea egiteko proiektua
Villa Politenarako Udalak proiektu bat baino gehiago izan ditu, baina edifizioaren egoera dela eta, bota egingo dute. Oraingoz Villa Politena dagoen inguru horretan parkea egitea aurreikusi dute, 8.000 metro karratukoa. Etxea botatzea erabaki zen Gobernu Batzar berean, erabaki zen, Villa Politenako jardinean parke publikoa egitea. Proeiktua egina dago eta 450.000 euroko aurrekontua du. Proeiktuan azpimarratzen da inguruko zuhaitzen aberastasuna, eta garrantzitsuenak mantentzearen alde egiten du. Parkea udaberrirako egina egotea nahi lukete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!