KIROLDEGIAn obrak egin dituzte duela gutxi. Alde batetik; gimnasioa haunditu egin dute; lehen 300 m2ko azalera zuen gimansioa orain bikoiztu egin dute, hau da, orain 600 m2 ditu. Beraz Gipuzkoako gimnasio haundienetakoan ariketak egiteko aukera izango dute kiroldegiko bazkideek, hemendik aurrera. Gimnasioa haunditzearekin batera, makina berriak ere jarri dituzte, hona hemen aukera: 8 bizikleta estatiko, spining egiteko 4 bizikleta, arrauna egiteko 6 ergometro, besoak lantzeko 2 makina, 4 stepper (eskailerak igotzearen antzeko ariketak egiteko), modu desberdinetan pisua altxatzeko 20 makina, abdominalak lantzeko 4 aulki, lunbarrak lantzeko beste 1 eta muskulaziorako 28 makina.
Tatami eta gela berriak
Gimnasioa haunditzearekin batera, tatami berria ere jarri dute, 144 m2koa. Lehen tatamia haundiagoa izan arren, poste bat zegoen erdian, eta bi tatami txiki bezala erabiltzen ziren. Orain ez dago oztoporik eta tatami osoan zehar ibili ahal izango da, lasai ederrean. Horrez gain, lehendik ere bazegoen tatami txikiago bat ere badago. Kirol ikastaroak egiteko bi areto berri ere egin dituzte. Gela bakoitzak 15,5 X 9,5 m2 ditu eta bakoitzean ispilua dago paretean. Gela hauetan, pilates, aerobic, indoor walking, spining, mantenimendu gimnasia eta horrelako ikastaroak emango dira.
Kirol makina gehiago
Aurrerantzean kirol makina gehiago erosteko asmoa ere badago, kiroldegitik jakinarazi dutenez.