«Poza eta emozio haundia sentitzen ditut txaloak entzuten ditudanean»

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 10a, 02:00

‘Argira’ ikuskizuna eskainiko duzue gaur Biterin. Zer egingo duzu zehazki? Abestu, dantzatu, antzeztu...?
Nik antzeztu egiten dut. Abestu ez, ez dut abesten; dantza egiten dut, dantza garaikidea.

Zein jantzirekin aterako zatete eszenatokira?
Bi soineko jantziko ditut eta dantza egingo dut, dantza asko.

Zenbat kide zarete?
Asko; gu zazpi lagun gara eta lauzpabost irakasle gurekin dantzatzen dutenak. Nerea nire lagunak panderoa jotzen du eta Haizeak dantza egingo du maisuarekin.

Gustatzen zaizu ikuskizuna? Zergatik gomendatuko zenuke?
Oso polita delako.

Zer sentitzen duzu oholtza gainean zaudenean?
Garrantzitsua sentitzen naiz, aberatsa banintz bezala... emozio haundia sentitzen dut, poza...

Lotsa piska bat ere bai, akaso.
Ez naiz lotsatia eta ez naiz lotsatzen. Kursaalen, Victoria Eugenian,

Usurbilen, Andoainen, Gugemheimen eta beste leku askotan izan zarete. Hernanin izanik gaur, eta zu hernaniarra, zu izango zara gaurko protagonista. Ezer berezirik egingo duzu?
Nik beti bezala egingo dut; agian, ilusio gehiagorekin. Ezagunak joango zaizkizu bisitan.

A ze ardura, ezta?
Bai. lagunak, bizilagunak, ezagunak, familia...

Aspaldi hasi zinen Biterin Txaro Unzillarekin, dantza garaikidea egiten. Ondoren, gimnasia erritmikoa egin zenuen; biak batera ere egin zenituen urte betez; eta duela hiru urtetik hona, Verdini dantza taldean ari zara. Denbora asko daramazu dantzan, ezta?
Bai, aspalditik. Eta Verdinirekin hiru urte daramazkit, baina ez naiz aspertzen. Lehengo urtean dantza latinoa ere egin nuen...

Zein dantza mota duzu gustukoen?
Denak gustatzen zaizkit. Isabel Verdini da dantza taldeko koreografa. Bai, bera da gure maisua: oso sentibera da; batzuetan haserretu eta errieta egiten digu baina maitakorra da, musuak eta besarkadak ematen dizkit.

Gogorra da dantza egitea? Non eta noiz entsaiatzen duzue?
Ez, ez da gogorra. Larunbatetan entsaiatzen dugu, goiz eta arratsalde, Manteoko kiroldegian.

Gustura joaten zara?
Nik dena egiten dut gustura, ez dantza bakarrik.

‘Argira’ espektakulua baino lehen ‘Ilunpetik’ espaktakulua ere egin zuen Verdini dantza taldeak. Zu ere tartean al zinen?
Bai, han ere parte hartu nuen; hura ere la polita izan zen.

Txalo asko egiten dizuete?
Bai, familiak eta beste guztiek.

Zer sentitzen duzu publikoaren txaloak entzutean?
Poza eta emozio haundiak; noizbait negar egin izan dut eta publikoak ere negar egiten du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!