Arraunean hasteko deia, bereziki emakumeei

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 8a, 02:00

Hernaniko Arraun Elkartea hasi da denboraldi berriarekin. Talde batzuk osatu dituzte, baina elkarteak jakinarazi du jendea behar dutela batelak osatzeko; bereziki jubenilei eta 17 urtetik gorako neskei luzatu diete deialdia. Entrenamenduak asteazkenetan, arratsaldeko 17:00etan, eta ostiraletan, arratsaldeko 16:30etan izaten dira, Elorrabin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!