Portu auzoan jaia igandean

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 8a, 02:00

Portuko Ibarrolaburu plazak 50 urte beteko ditu aurten. Ospatzeko jaia egingo dute igandean.

Portu auzoko Javier Ibarrolaburu plazak 50 urte egingo ditu aurten. Hori ospatzeko, auzotarrek festa antolatu dute asteburuan, larunbata eta igandean.

Larunbatean umeak nagusi

Larunbatean gustora ibiliko dira umeak, izan ere, 11:00etan ume jolasak izango dira eta 12:00etatik 19:00etara puzgarriak izango dituzte.

Igandea egun haundia

Igandean goizeko 11:00etan meza izango da; 12:00etan Portuko frontoian pelota partidua, Paul Ojuel Unai Alvarezen aurka; 13:00etan, Hernaniko Udal Musika Bandak kontzertua emango du Ibarrolaburu plazan; eta 14:30etan herri bazkaria egingo dute. Ondoren dantzaldia izango da Etxabe Anaiekin; 22:00etan bukatuko dute ospakizuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!