AlBokarien Hernaniko 15 garren Topaketa izango da asteburuan Hernanin. Kontzertua, kalejira, emanaldia eta tailerra izango dira, besteak beste; guztiak albokaren bueltan eta doinupean. Larunbatean alboka kontzertua izango da Aintzina taldearen eskutik. Hernanin bizi den Alan Griffin izango da albokaria. Kontzertua 19:00etan izango da, Biterin.
Tailerra eta erakusketa
Igandean 10:30etan hasiko da topaketa Ibon Koteronek emango duen Alboka eredu berriak eta digitazioa tailerrarekin. 12:00etatik aurrera, kalejira izango da eta albokagileen erakusketa eta azoka. Alboka egiteko behar den trebezia eta azkeneko berrikuntzak ikusteko aukera izango da bertan. Herri bazkaria izango da ondoren, Santa Barbara elkartean.
‘Albokaldia’ Tilosetan
Igandean 17:30etan, Albokaldia izango da Tilosetan, Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako albokarien emanaldiekin. Ondoren, kalejiran ibiliko dira, alde zaharrean barrena.
EGITARAUA
Larunbatean
- Alboka taldearen kontzertua. Albokaria Alan Griffin. 19:00etan, Biterin.
Igandean
- Alboka eredu berriak eta digitazioa ikastaroa, Ibon Koteronen eskutik. 10:30etan, Hernani Musika Eskolan.
- Albokarien kalejira. 12:00etan.
- Albokagileen erakusketa eta azoka.
- Herri bazkaria. Santa Barbara elkartean, 14:30etan.
- Albokaldia. Euskal Herri osoko albokarien emanaldia. Tilosetan, 17:30etan.
- Albokarien kalejira. 12.00etan.