Hernanik 1-3 galdu Aixerrotaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 7a, 02:00

Hernani KE taldeko neskek, 1-3 galdu zuten joan den igandean, Aixerrota taldearen kontra. Urduritasun haundia azaldu zuten hernaniarrek eta baloi erraz asko galdu zituzten; aukera askotxo kontrarioentzako. Lehendabiziko zatia erraz galdu zuten 13-25. Bigarrenean ondo jokatu zuten, baina akats asko egin zituzten eta 23-25 galdu zuten. Hirugarrenean irabazi egin zuten, Aixerrota lasaitu egin zela aprobetxatuta, 25-21. Laugarrenean azaldu zuten jokurik onena hernaniarrek eta 22-25 galdu arren, zenbateraino jokatu dezaketen azaldu zuten. Beraz, emaitza kaxkarra, baina sentsazio onak igandeko partiduan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!