Hernaniko bi taldeak fin asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 7a, 02:00

Kadeteak etxean jokatu zuten eta 46-35 irabazi zuten. Seniorrak berriz, Arrasaten lortu zuten garaipena, 48-61.

denboraldia ondo hasi dute Hernaniko saskibaloi taldeek, joan den asteburuari dagokionez behintzat. Bi taldeak, kadete eta seniorrak, zein baino zein finago ibili ziren eta biak irabazi zuten.

Kadeteak etxean

Kadeteak Caldereria Zaher ISB taldearen aurka aritu ziren eta 46-35 irabazi zuten. Lehenengo laurdenean eskas samar aritu ziren bi taldeak, ezin defenditu eta ezin erasotu. Pixkanaka Hernanik aurre hartu zion aurkariari eta 17 puntuko aldea ere izan zuen. Caldereria buelta ematen saiatu zen arren, Hernani jaun eta jabe izan zen.

Seniorrak Arrasaten

Hernaniko senior taldea berriz, Arrasatera joan zen eta baita irabazi ere. Lehenengo bi laurdenetan inork defenditzen ez, eta kanasta asko sartu zituzten talde batek zein besteak. Bigarren partean Hernanik defentsa sendotu eta tarte haundia lortu zuen, 14ko aldea ere izan arte. Azkenean, 48-61 irabazi zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!