Kiroldegian ikastaro berri bat izango da hemendik aurrera, Yiu Yitsu izenekoa. Julen Madina izango da irakaslea. Ikastaroan defentsa pertsonala landuko da: erasoen aurrean izan beharreko jarrera eta egoera kontrolatzen irakatsiko da. Norberak dituen baliabide naturalak landuko dira: eskuak, hankak, ukalondoak, lurreko borroka, eta abar. Baliabide hauek ikasita norbere buruan konfiantza izatea da helburua; eta egoera ezberdinen aurrean neurriko erantzuna ematea, askotan jarrera egokiarekin borroka saihestu baitaiteke. Ikastaroan 8 urtetik gorako neska-mutil eta gizon- emakumeek eman dezakete izena. Entrenamenduak astearte eta ostegunetan izango dira: haurrak 17:00etatik 20:00etara; eta helduak 20:00etatik 21:30etara. Izena emateko: 616263871.