Gimnasioa eta kirol gela berriak zabalik

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 6a, 02:00

Gaurtik aurrera irekita izango dira berriro ere kiroldegiko gimnasioa eta kirol gela berriak. Horrek esan nahi du gaurtik aurrera kirol ikastaroak instalazio berrietan egingo direla. Bestalde, azpimarratzekoa da gimnasio haundiagoa izango dela orain: 600 bat metro koadro izango ditu, gutxi gorabehera. Etorkizunean makina gehiago jartzeko asmoa ere badago, gimnasio berrituan. Tatamia bihar irekiko dute, lanak pixka bat atzeratu dira eta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!