Hernaniko Xake Elkarteak aurten ere xake txapelketa herrikoia antolatu du. Partidak igandero jokatuko dira arratsaldeko 16:00etan. Ados jarriz gero astean zehar ere jokatu ahal izango dute. Sistema suitzarra erabiliko da, hau da, puntu berberak dituztenek elkarren artean jokatuko dute. Izena ematea urriaren 10ean bukatzen da eta 3 euro ordaindu behar dira. 18 urtetik beherakoak eta 65 urtetik gorakoek ez dute ordaindu beharko. Izen ematea Zumitza tabernan egin behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!