Euskara gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 5a, 02:00

Lehenik eta behin nire errespetua adierazi nahi nuke eta barkamenak eskatu euskaraz idazten ez dakidalako, are eta gehiago kontuan hartuta gutun honen gaia. Badira egun batzuk Hernanitik goizeko 07:30ak aldera ateratzen den autobusa hartzen dudala. Unibertsitatera doazen gaztez beteta joaten da. Harritu egin naiz detaile txiki batekin: gazte hauek gazteleraz hitz egiten dute. Kontuan izan behar da, gazte hauek duela 20 bat urte jaio zirela, gutxi gorabehera, eta harritu egin naiz, kultura euskaldunean hezi arren erabiltzen duten hizkuntza gaztelera baita. Alde batetik ulertzen dut, Bartzelonako periferian ikusi ahal izan dudanagatik. Gaztelera da inguru hauetan hizkuntza nagusia, %98ko portzentajean. Baina noski, biztanleen gehiengoa etorkina den hirietaz hitz egiten ari gara. Baina oraingo honetan herrialde txikiagoetaz ari naiz, 20.000 biztanle dituzten herrialdeetaz: Hernani, Urnieta, Andoain eta abarretaz. Konklusio bezala, 40 urteko diktadura eta 33 urteko diktadura monarkikoaren ondoren, nahiz eta beren burua Zuzenbideko estatu demokratiko-tzat izan, eta normaltasunean bizi garela esan; ez dute ezer ere esaten Salbuespen egoerari buruz. Ez baitugu bizi normaltasunik, ez maila sozialean, ez kulturalean, ez giza harremanetan, ez beste mailetan ere.

Joan Sanchez Bolet *(Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!