‘Ezker Eskuma’ antzezlanarekin hasiko da gaur Antzerki Zikloa Biterin

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 6a, 02:00

ANTZERKIA  izango da protagonista aste honetan Biteri kultur etxean; gaur hasi eta ostirala bitartean bost antzezlan ikusteko aukera izango baita. Ezker Eskuma obrak emango dio hasiera zikloari, Glu Glu producciones-ek sortutako lanak. Loli Astoreka eta Iñake Irastoza dira antzezlan honetako aktore nagusiak. Bi bizilagun irudikatuko dituzte: bata ezkonduta dago, eta sukaldea eta janaria dira bere hizpide nagusiak; bestea, bakarrik bizi da eta interneta da bere bizitzako pozgarri bakarrenetakoa. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da. Antzerkia euskaraz egingo dute. Sarrerak salgai daude Biterin, 3,50 eurotan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!