UDAZKENAREKIN batera Mikologia Jardunaldiak antolatzen ditu Urretxa mikologia elkarteak. Jardunaldi horien barruan, atzo, perretxiko erakusketa izan zen Plaza Berrin. Klase ugaritako perretxikoak ikusi ahal izan ziren eta hauei buruz zertxobait gehiago jakiteko aukera ere izan zen. Eguraldi bikaina lagun, jende ugari bildu zen erakusketa mahaiaren bueltan, eta ordura arte ikusi gabeko perretxikoak interes haundiz aztertu zituzten. Eguerdi aldera sukaldatutako perretxiko dastaketa izan zen.
Argazki
rally digitala
Perretxiko argazki rally digitala ere izango da jardunaldietan. Lehiaketarako oinarriak urriaren 20, 21 eta 22an jaso ahal izango dira Urretxa mikologia elkartearen bulegoan (Kale Nagusia 6, behea), arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Txartelak azaroaren 10 eta 11n eraman beharko dira Torres argazki dendara. Argazkiak abenduaren 2 eta 3an proiektatuko dituzte Biteri kultur etxean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Eta sari banaketa abenduaren 3an egingo dute, arratsaldeko 21:00etan, leku berean.