Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urriaren 19an Nafarroa Oinez izango da Iruñean, Jaso Ikastolaren alde. Dobera euskara elkarteak autobusa antolatu du bertara joateko eta txartelak jarri ditu salgai. Doberako
bazkideek 8 eurotan eskuratu ahal izango dituzte txartelak, eta bazkide ez direnek 10 eurotan. Txartelak eskuratzeko azken eguna urriaren 13a izango da. Doberako bulegoa Larramendi kaleko 11garren zenbakian dago. Ordutegia: astelehenetik ostiralera goizeko 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:30etatik 19:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!