DAVID Leon Rufok beste bidai bat hasiko du urriaren 11n. Azkena Tunez aldera abiatu zen eta oraingo honetan Txileko Ojos de Salado sumendira joango da, beste hainbat lagunekin batean. Sumendia munduko altuena da eta 6.893 metro ditu. Ameriketako bigarren gailur altuena ere bada Ojos de Salado. Sumendiaren altuera dela eta, beste sumendi batzuetan ibiltzeko asmoa dute, aklimatatzeko: Mulas Muertas (5.897 m.); Zoquete (5.400 m); eta Cerro Peña Blanca (6.030 m). Urrian udaberria da Txilen eta horrek espedizioaren baldintzak gogortuko ditu. 25 º C azpiko tenperatura espero dute eta 100 km/h-ko haizea. 22 eguneko expedizioa aurreikisu dute. Asmoa da kamioneta bat alkilatzea eta Valle Chico aldera abiatzea. Aurreneko egunetan aklimatazio saioak egin ondoren, sumendi altuenerantz abiatuko dira.