Iñaki Intxaurburu itzain asteartean Urnietako Xoxokan

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 5a, 02:00

IÑAKI Intxaurburu hernaniarrak idientzako afizio ikaragarria izan du beti eta azkenaldian itzain lanetan dabil bere idiekin. Asteartean Urnietako Xoxoka auzoko festetan izango da, arrratsaldeko 17:30etan.

Exibizio lana
Exibizio froga izango da asteartekoa; idiak ez dituzte pisatuko eta idi pare bakoitzak 1.100 kiloko harria eta gainean 100 kiloko bi txapa eramango ditu; 1.300 kilo alegia. 20-30 minutuko exibizioa egingo dute. Intxaurburu eta Telleria izango dira asteartean aurrez aurre; bakoitza idi pare gaztearekin, sasoirik onenean denak. Idirik ederrenak Azaroaren 1ean Itziarren izango da Intxaurburu bere idi parearekin. Joan den urtean ere izan zen eta ez zen esku hutsik etorri, bere bi idiek idi ederrenei emandako lehenengo eta bigarren saria irabazi baitzituzten, hurrenez hurren.

Txikitako afizioa
Intxaurburu umetan «Hipolito Arregi bizilagunaren haziendatik gertu» ibiltzen zen beti. Orain, urteak pasata, idi parea erosi eta demetan parte hartzen hasi da. Hernaniko San Joanetan aritu zen lehenengo aldiz itzain, bere idi parearekin, atzean, eta asteartean bigarren txanda du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!