Gorengo maila:
Hernani 2
Amaikak Bat 1
--------------------------------
Emakumezkoen liga:
Hernani 2
Amara Berri 1
------------------------------
HERNANIKO senior mailako bi talde nagusiek 2 eta 1 irabazi zituzten atzo jokatutako partiduak. Gorengo mailan, Hernanik Amaikak Baten kontra jokatu zuen. Aurreneko gola penaltiz sartu zuen Sorondok. Bigarren zatiaren hasieran bana berdintzea lortu zuen Amaikak Batek, baselinaz sartutako golarekin. 2-1eko gola partidua bukatzeko 5 minutu falta zirenean sartu zuen Galdonak.
Emakumezkon Ligan, Hernanik 2-1 irabazi zuen Amara Berriren kontra. Partidu hasieran jaun eta jabe izan ziren txuri berdeak eta 1 eta 0 irabazten iritsi ziren atsedenaldira, Ana Crespok sartutako golari esker. Bigarren zatian, korner batean, baloiak postea jo zuela aprobetxatu, eta bigarren gola sartu zuen Amaia Imazek. Partidua bukatzeko 3 minutu falta zirenean sartu zuen Amara Berrik bere gola.