Egoera edozein dela ere euskaraz eroso aritzeko estrategiak landu zituzten TELP ikastaroan.

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 5a, 02:00

Atzo bukatu zen Dobera euskara elkarteak antolatutako TELP ikastaroa. Ikastaroa Valentziako Ferran Suay psikologoak eman zuen. Euskaldunok askotan arrazoi ezberdinengatik gaztelerara jotzen dute, esate baterako tentsio momentuak saihesteko. Egoera horri buelta emateko helburuarekin antolatu da ikastaroa. Ikastaro praktikoa izan da: oinarri teorikoak aztertu zituzten eta euskaraz aritzeko zailtasun egoerak identifikatu eta horren inguruko gogoeta egin zuten; tentsio momentu horietan euskaraz hitz eginez aurrera egiteko estrategiak landu zituzten, egoera modu positiboan gainditzeko helburuarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!