HERNANIKO aurreneko taldeak ondo hasi du liga, garaipenarekin, atzo Universidad de Vigoren kontra 24 eta 3 irabazi baitzuen. Taldeko arduradunek azaldutakoaren arabera, gazi gozoa izan zen atzoko partidua: «hobeto jokatu zitekeen, Hernanik ez du bere jokoa egin; hobeak garelako irabazi dugu, baina ez dugu aprobetxatu». Hernanik lau entsaio egin zituen atzokoan, Otañok, Genuak, Oier Garmendiak eta Orbegozoren eskutik etorri zirenak. Lau entsaiotatik bi gauzatu zituen Hernanik, Iraitz eta Genuak egindako lanari esker. Hernanik bi asteko tartea du orain entrenatu eta jokoa lantzeko. Izan ere, urriaren 18an Durangoren kontra jokatuko du.
Bigarren taldea
Bestalde, bigarren taldeak datorren larunbatean jokatuko du Landaren.