Artixten topaketa izan zen atzo Hernanin. Zaila da jardunaldiari buruz hitz egiteko argazki bakar bat aukeratzea. Izan ere herrian bildu ziren modalitate ezberdinetan aritzen diren sortzaileak asko baitziren: argazkian ikus daitezkeen graffiti-gileak, break dantzariak, musik jartzaileak, gorputz margolariak, fimo materialarekin bitxiak egiten dituzte eskulangileak, rap abeslariak, kantautoreak, margolariak eta txalapartariak, beste batzuen artean. Musika eta kolorez jantzi zuten atzo artixtek kalea, eta beste urte batez erakutsi dute hemen inguruan badela artea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!