Oihane Sanz - Buztin polimerikoa «Frantzian ezagutu nuen buztin polimerikoa eta gero eta gehiago gustatzen zait; laister denda irekiko dut Hernanin»

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 4a, 02:00

OIHANE  Sanzek pitxiak egiten ditu, baina ez nolanahikoak, buztin polimerikoa erabiltzen baitu. Buztin polimerikoa material sintetikoa da eta hemen Fimo marka da ezaguna. Plastilinaren antzekoa da, koloretakoa. Materiala ezaguna da hemen baina berak «Frantzian deskubritu» zuen, orain dela 2 urte. Afizioz hasi zen baina gero eta gehiago egiten omen zituen, «inguruko jendeak eskatuta». Denbora asko eskaini behar dion arren, bere lan orduetatik kanpo gainera, «gero eta gustokoago» omen du eta denda bat irekitzekotan da laister Hernanin. Topaketa ekimen interesgarria iruditzen zaio, «talde asko elkartzen garelako, eta gainera, oso gauza interesgarriak ikusi daitezkeelako». Artixta hitza potoloa iruditzen zaio bere buruari jartzeko, behintzat. Hala ere, esan du topaketa ondo dagoela «gure lana baloratzeko»; bere ustez, «honelako ekimenen beharra badago, artista berriek beren lanak bultzatzeko batez ere».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!