Gaur Urdiainera irteera eta bihar perretxikoen erakusketa Mikologi Jardunaldietan

Kronika - Erredakzioa 2008ko urriaren 4a

Mikologi Jardunaldiak izaten dira urritik abendura Hernanin. Argazki lehiaketa eta erakusketa, mendi irteera eta perretxiko erakusketa izango dira, besteak beste.

Gaur Urdiainera
Gaur irteera egingo dute Urdianera; irteera batez ere, 10-15 urte bitarteko gazteei zuzendua dago baina helduak ere izango dira tartean. Goizeko 07:30etan abiatuko dira, Atsegindegitik, eta eguerdirako itzuliko dira.

Bihar perretxiku erakusketa
Bihar jendeak hain estimatua duen perretxiko erakusketa izango da; elkarteko bazkideak ere bertan izango dira azalpenak emateko prest. 12:30etan perretxikoen dastaketa izango da jendearentzat.

Argazki lehiaketa eta erakusketa
Perretxikoen inguruko argazki lehiaketako oinarriak hilaren 20tik 22ra banatuko dituzte, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Urretxa Mikologia Elkartearen bulegoan (Kale Nagusiko 6 zenbakiko behean). Txartelak azaroaren 10 eta 11n utzi behar dira Torres argazki dendan. Argazkiak abenduaren 2 eta 3an proiektatuko dituzte. Sari banaketa abenduaren 3an izango da, gaueko 21:00etan, Biterin. Bestalde, argazki erakusketa dago ikusgai Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!