Arraunean hasteko deia, jendea falta baita tripulazioa osatzeko

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 5a, 02:00

Hasi dituzte arraun entrenamenduak Elorrabin. Mutiletan, infantil mailan iazko 5 gazte eta beste 7 berri azaldu dira, beraz bi batel ateratzeko moduan izango direla espero dute. Kadete mailan, iazko mutil bat animatu da aurten, eta beste 5 berri animatu dira. Beraz, beste batel bat osatuko da, kadete mailakoa. Jubeniletan, mutil bakarra dago eta arraun elkarteak dei egin die adin honetako mutilei animatzeko. Neskei dagokionean, hiru neska daude arraunean hasteko prest. Hiru arraunlarirekin batela osatzen ez denez, dei egin diete 17 urtetik gorako neskei animatzeko. Entrenamenduak asteazkenetan, arratsaldeko 17:00etan, eta ostiraletan, arratsaldeko 16:30etan, izaten dira Elorrabin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!