Bi talde nagusiek Zubipen jokatuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 4a, 02:00

HERNANIKO futbolzaleek Hernaniko bi talde nagusien partiduak ikusteko aukera izango dute gaur Zubipen. Alde batetik Gorengo mailako taldeak jokatuko du gaur arratsaldeko 16:30etan. Aurkari Debako Amaikak Bat taldea izango dute. Hernanik sailkapeneko 13garren postuan dago, 3 punturekin. Denboraldia motel hasi duen arren, gaur egurra ematen saituko da. Aukera izango du sailkapenean gora egiteko baliagarri izango zaizkion puntuak eskuratzen. Bestetik, Emakumezkoen Ligako taldeak gaur goizeko 11:00etan jokatuko du. Aurkari Amara Berri taldea izango du. Hernanik jokatutako 3 partidutatik 1 irabazi eta 2 galdu ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!