Mikel Lizeaga eta Ioritz Arrieta Urnieta San Miguel txapelketetako finalean

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 4a, 02:00

Hernaniko pelotariak San Miguel txapelketetako bi finaletan izango dira gaur. Mikel Lizeaga Urnietan izango da, Pagola Urnietako pelotariarekin batean. Aurkari Santxo eta Garmendia izango dituzte. Partidua 19:00etan hasiko da. Bestetik, Oñatiko San Migueletako torneoko finalean izango da Ioritz Arrieta, Irusta pelotari bizkaitarra lagun duela; aurkari Arrieta eta Galarza izango dituzte. Partidua gaueko 22:30etan hasiko da. Hernanin ere jokatuko dira gaur partiduak, Gipuzkoako txapelketakoak. Goizeko 11:00etan hasita, Noble eta Zapiainek jokatuko dute Hondarribiko bi pelotariren kontra; eta segidan Ubarretxena eta Galarzak jokatuko dute Oinguko bi pelotariren kontra. Partiduek arratsaldeko 16:00etan izango dute jarraipena. Ordu horretan hasita: Lujanbio-Murgiondok Gaztelekuren kontra jokatuko dute; Oiaga-San Sebastianek Ilunpeko bi pelotariren kontra jokatuko dute; eta Esnal-Gorrotxategik talde bereko beste bi pelotariren kontra jokatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!