Bihar Larraitzera errepidetik eta menditik Urnieta aldera

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 4a, 02:00

Zikuñako Ama zikloturista taldeak bi irteera antolatu ditu biharko. Errepideko bizikletarekin Larraitzera joango dira batetik, 60 km.-tako ibilbidea eginez. Zita bihar goizeko 08:30etan egin dute, Zinkoenean. Bestalde, mendi irteera ere antolatu dute, Hernani, Saratzain, Besabi eta Urnietan barrena. Guztira 25 kilometro egingo dituzte. Bihar goizeko 09:00etan egin dute hitzordua, Zinkoenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!