Kiroldegiko egokitze lanak aurrera doaz. Astelehenetik aurrera, kirol gela berria eta gimnasioa zabalduko dituzte. Ondorioz, kirol ikastaroak, aerobic, mantentzeko gimnasia eta abar, gela berrietan hasiko dira. Gimnasioa ere irekiko dute, makina berriekin eta espazio haundiagoarekin.
Tatami berria jartzeko lanak atzeratu egin direnez, asteartean irekiko dute gela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!