Hernaniko taldeko pelotariek Gipuzkoako txapelketako partiduak jokatuko dituzte gaur. Leonet eta Garciak Arrasateko bi pelotariren aurka jokatuko dute, arratsaldeko 18:00etan, Arrasaten. Arrieta eta Lizeagak Aurrera Saiaz taldeko pelotarien kontra jokatuko dute, gaur, arratsaldeko 20:00etan, Alegin. Bestalde Ezeiza eta Huizik Amezketako pelotarien kontra jokatuko dute, arratsaldeko 20:00etan, Amezketan. Bihar eta etzi ere jokatu dira Gipuzkoko txapelketako partiduak. Igandean kiroldegiko frontoian izango da partiduak ikusteko aukera, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 16:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!