Arzak jatetxean bi afari eskuratzeko aukera izango da San Markos Mankomunitatearen kanpaina berrian

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 3a, 02:00

SAN markos Mankomunitateak Zurekin egunero kanpaina jarriko du martxan igandetik aurrera herrian, ogia saltzen den dendetan. Kanpainan parte hartzera animatu diren dendetan telazko zorroak banatuko dituzte, eta igandetik aurrera bezeroei ogia poltsa horretan emango zaie. Honekin bultzatu nahi da ogiarekin batera ematen diren papera edo plastikozko poltsa gutxiago erabiltzea.

Hurrengo egunetan, ogia erostera telazko poltsarekin joanez gero, zozketa batean parte hartzeko aukera izango du bezeroak. Irabaziz gero, Arzak jatetxean bi afari eskuratuko ditu, baita saria eman duen okindegiak ere. Zozketak azaroaren 4an eta abenduaren 4an izango dira. Parte hartuko duten dendak identifikatzeko kartela jarriko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!