Juntako kide bat izango da ostiralero lokalean

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 3a, 02:00

ZIKUÑAKO Ama zikloturista taldekoek gogoz hasi dute ikasturte berria. Lokala ere eskuratu dute Transpakarren eta jakinarazi dutenez, ostiralero, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara, batzordeko kideren bat izango da bertan, informazioa edo bestelako arreta zerbitzua eskaintzeko. Taldearen telefono zenbakia ere badute: 606 109 788.

Mendi bizikleta eta errepidekoa
Bestalde, igandean, mendi bizikleta irteera egingo dute Zikuñako Ama zikloturista taldekoek. 25 kilometroko bidea egingo dute Hernani, Besabi eta Urnietan barrena. Gutxi gorabehera 2 ordutik gorako bidea izango da, 500 metroko desnibelarekin. Parte hartu nahi duenak igandean, goizeko 09:00etan, Zinkoeneara azaldu besterik ez du. Errepidez ere egingo dute irteera, igandero bezala. Oraingoan Larraitzera joango dira (60 km). Hitzordua, 08:30etan, Zinkoenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!