Hernaniko Yone Boutique taldeak 3-4 irabazi zuen Easo taldearen kontra

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 5a, 02:00

Yone Boutique taldeak irabazi egin zuen ostiralean Donibaneko Easo taldearen kontra. Aurreneko 15 minututan hernaniarrak izan ziren jaun eta jabe eta 2 gol sartu zituzten. Hortik aurrera taldea lasaitu egin zen zertxobait eta aurkariek 2 gol sartu eta bina berdindu zuten. Hernaniarrak berpiztu eta erasoari ekin zioten eta beste bi gol sartu zituzten. Partidu bukaeran sartu zuen Easo taldeak 3garren gola. Golak, Pacok (2), Iosuk eta Igorrek sartu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!