Pico Murciara joateko izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2008ko urriaren 2a

Astebururako Palentziko Pico Murcira irteera antolatu du Mendiriz Mendik. Asteburu pasako irteera izango da, larunbatean arratsaldeko 14:00etan atera eta igandean itzuliko dira. Gaur da irteeran izena emateko azken eguna. Bazkideek 50 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 60 euro. Prezioaren barruan sartzen dira: bidaia, afaria, gosaria eta lo egitea. Izena emateko gaur arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara joan behar da, Mendiriz Mendik Iturregi plazan duen bulegora.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!