Chimid Badmaew - BB Ichy «Jendeak txalo egiten digu eta hori break dantzariontzat ederra da»

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 4a, 02:00

Chimidek urte gutxi daramazki Euskal Herrian. Batxilerra ikasteaz gain, break dantzari denbora asko eskaintzen dio. Saioak egiten ditu deitzen dioten lekuetan eta telebistan ere izan da lehiaketa batean. Duela hiru urte hasi zen dantzatzen, bere herrialdean, Errusian. Txikia zela, telebistan ikusi eta liluratuta geratu zen. Duela bizpahiru urte kalean ikusi zuen talde bat dantzan; hitz egiten hasi, eta beren taldean hartu zuten. Hemengo break dantzari taldeak (BBak) ezagutu, eta orain talde batean dago, Samu Crew izenekoa; duela gutxi telebistan izan dira lehiaketa batean. Topaketa oso ideia ona iruditzen zaio, «jendea elkartzea, estilo urbanoko jendea biltzea, artistak, beste dantza mota batzuk....». Bere esanetan, «oso giro ona izaten da, musika, jendea hurbiltzen da dantzak ikustera, txalo egiten digu... eta break dantzariontzat ederra da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!