Urriaren 19an Nafarroa Oinez izango da Iruñean, bertako Jaso Ikastolaren alde, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatuta. Dobera Euskera Elkarteak autobusa antolatu du bertara joateko; Atsegindegitik abiatuko da goizeko 09:00etan. Txartelak nahi izanez gero, Doberatik pasa behar da urriaren 13a baino lehen, goizeko 09:00etatik 13:00etara edo 15.30etatik 19:30etara. Bazkideek 8 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek 10.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!