HELDUEN Hezkuntza Ikastetxean (EPAn) igogailua jarri dute. Hernaniko Udalak adierazi du igogailua jarrita zeukan asmoa bat bete duela, alegia, Helduen Hezkuntza Ikastetxeko ikasle guztiei eraikinera sartzeko bidea erraztea. Igogailua udarako oporraldietan jarri dute, eta kurtso berria hastearekin batean erabili ahal izan dute. Helduen Hezkuntza Ikastxeko ikasleek Kronikari adierazi diotenez, oso pozik daude igogailuarekin, «batez ere adineko jendearentzako beharrezkoa zen igogailua» adierazi dute.
Helduen Hezkuntza
Ikastetxeko eskaintza
Helduen Hezkuntza Zentroa Antziola auzoan dago. Bertan Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortzeko ikasketak egin daitezke, oinarrizko ezagutzak eskuratu (matematika, idatzi, irakurri, euskara, gaztelera...) edota unibertsitaterako sarbide froga prestatu, besteak beste.