Eva Esnaolak urrezko domina lortu du Espainiako Txapelketako 100 kilometrotako proban, beteranoen kategorian

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 2a, 02:00

heRNANIKO atletak fin ibili dira asteburuan. Eva Esnaola CD Hernaniko atletak lortu duena behintzat ez da broma: Espainiako 100 kilometatroko aurreneko proban urrezko domina lortu du, beteranoen kategorian. Proba joan den igandean izan zen Kantabriako Santa Cruz de Bezaman. Eva Esnaolak 10 kilometroko oso partzial onak egin zituen, 50 minutuan egin baitzuen bakoitza. Sailkapen orokorrean 16garren postua lortu zuen eta emakumeetan bigarrena izan zen, kategoria absolutoan. Proba 9 ordu, 3 minutu eta 40 segundutan egin zuen. Bestalde, Xabier Salillas hernaniarra ere izan zen proban eta 33garren postua eskuratu zuen, 10 ordu eta 26 minutuko denbora eginda. Proba 100 korrikalarik hasi zuten, eta bukatu, 33 korrikalarik bukatu zuten.

Sergio Roman 13garren
Ordizian Bestalde Sergio Roman hernaniarrak 13garren postua lortu zuen Ordiziako Josetxo Imazen omenezko lasterketan. Proba joan den igandean izan zen eta guztira 22 hernananiarrek hartu zuten parte. Sailkapen orokorrean honako postu hauek lortu zituzten: Ibai Albak 49garren postua egin zuen; Eduardo Gallegok 93garrena; Felix Merinok 125garrena; Agus Garinek 139garrena; Javier Galanek 246garrena; Jose Mari Carrionek 266garrena; Esteban Albuquerquek 288garrean; Kepa Dorronsorok 328garrena; Asier Irazustak 347garrena; Alexander Iturraldek 383garrena; Paco Galanek 388garrena; Jose Mari Muruak 474garrena; Fernando Gonzalezek 535garrena; Juan Bautista Iturralodek 580garrena; Iñaki Urretabizkaiak 587garrena; Jon Corbellak 588garrena; Sergio Riezuk 615garrena; Aitor Odriozolak 676garrena; Agurtzane Zabalak 894garrena; Aitor Berozek 895garrena eta Xabier Etxeberriak 939garrena. Ordiziako proba 10 kilometrotakoa izan zen eta guztira 1.049 korrikalarik hartu zuten parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!