San Joan Konpartsak euskal dantza ikastaroa antolatu du eta datozen egunetan hasiko dira taldeak. Larunbatetako taldeak larunbat honetan, urriak 4, hasiko dira, hasiberriak goizeko 09:00etan eta sakontzeko taldea 10:30etan, biak Biterin. Asteleheneko taldea urriaren 6an hasiko da, arratsaldeko 17:00etan, eta astearteko taldea urriaren 7an; bi ikastaro hauek Etxeberriko 9garren blokean izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!