Antzerki zikloko sarrerak salgai gaurtik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 1a, 02:00

Datorren astean izango dira helduentzako emanaldiak. Umeentzako emanaldiak berriz, hilaren 18 eta 25ean izango dira.

antzerki zikloa izango da datorren astean Hernanin eta gaur jarriko dira sarrerak salgai Biteri kultur etxean.


Helduentzako emanaldiak

Helduentzako antzerki emanaldiak datorren astean izango dira, astelehenetik ostiralera. Bost emanaldiak Biteri kultur etxean izango dira, arratsaldeko 20:00etan.


Umeentzako emanaldiak

Umeentzako bi emanaldi izango dira, bi larunbatetan; hilaren 18an Magia ikaslea izeneko lana, 12:00etan, eta hilaren 25ean Igandeetan piratek jai lana, 11:00etan; hauek ere kultur etxean.


Sarrerak ziztu bizian agortu

Antzerki zikloa oso estimatua da Hernanin; horregatik, sarrerak berehala agortzen dira. Beraz, sarrerak hartu nahi dituenak gaurtik du aukera Biteri kultur etxean. 

Helduak  (20:00etan)

  • Urriak 6, Ezker Eskuma. Glu-glu producciones.
  • Urriak 7, Va de bromas. Teatro Estudio.
  • Urriak 8, El jefe de todo esto. Gaupasa producciones.
  • Urriak 9, Putzuak lehortzen. Agerre Teatro Taldea.
  • Urriak 10, Argira. Verdini Dantza Taldea.

Haurrak

  • Urriak 18, larunbata, Magia ikaslea. Txalo produkzioak.  12:00etan.
  • Urriak 25, larunbata, Igandeetan piratek jai. Markeliñe. 11:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!