EAk diru sarrerei buruz galdetu dio Udalari

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 1a, 02:00

EAk galdetu du nola egingo dion Udalak aurre diru sarreren murrizketari eta zer gertatuko den aurreikusitako inbertsioekin.

Eusko Alkartasunako Iñaki Arratibelek, Kronikara bidalitako prentsa ohar batean galdetzen dio Udalari «Foru Ogasunak izandako diru sarreren jaitsieraren ondorioz, Udalak ere izango duen diru sarreren murrizketari nola egingo dion aurre». Diru murrizketaren aurrean, bi irtenbide bakarrik daudela dio «edo kreditu gehiago eskatu, Udalak duen zorra haundituz, edo gastuak murriztu». Beraz, «Alkateak azaldu behar du zer egingo duen aurreikusitako inbertsioekin, alegia, nola egingo dion aurre diru sarreren murrizketari».

Ogasun Batzordea deitu beharra

Horrez gain, dio ekainean Ogasun batzordea biltzea eskatu zuela EAk Zinkoeneako obren «adjudikazio irregularrari» buruzko kontuak argitzeko. Arratibelek dio «arrazoiak izan, bazirela Ogasun batzordea deitzeko, baina gogorik ez».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!