Juan Karlos Lujanbio ‘Txato’k irabazi du AEK-ko galdera lehiaketa.

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 30a, 02:00

AEK-k galdera lehiaketa antolatu du matrikulazio kanpainan. Hernaniri buruzko 15 galdera erantzun behar ziren. Lehiaketan parte hartutakoen artean Juan Karlos Apezetxea Txato izan da irabazlea eta atzo jaso zituen AEK-ko arduradunaren eskutik sariak: Bi lagunentzako afaria Errioguardan eta urte osoko matrikula AEK-n. Irabazlearen esanetan galdera zailena edo ‘gogorrena’ Santa Barbarako ipotxari buruzkoa izan da, bertaraino joan behar izan baitzuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!