Askatasunak jakitera eman duenez, joan den asteartean Frantzian atxilotutako Unai Fano hernaniarra Frantziako Boys d’ Arcy espetxean sartu dute, ostiralean Pariseko epailearen aurretik pasa ondoren. Iturri beraren arabera, Fanok bi euroagindu jaso ditu Espainiako justiziaren eskutik: bata Garzon epaileak eskatuta, Batasuna-EHAK auziarengatik; eta bestea Ismael Moreno epaileak eskatutakoa, Frantzian izandako atxiloketaren harira. Askatasunak azaldu duenez, urriaren 3an euroaginduaren berri emango dio epaileak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!