Leokako labaderoa kotzertu areto bihurtu zen larunbat iluntzean

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 29a, 02:00

LEOKAKO labaderoa emanaldietarako leku aproposa dela erakutsi zuten Iñaki Salvador-Ainara Ortega Quartet taldekoek. Argiztapenak eta inguratutako jendeak lekua goxatu zuten, eta Ainara Ortega abeslari hernaniarrak adierazitakoaren arabera, primerako sentsazioak izan zituzten larunbat gaueko emanaldian. Kontzertuan autore ezagunen abestiak entzun ahal izan ziren: Serrat, Silvio Rodriguez, Pablo Milanes, Benito Lertxundi, Mikel Laboa eta beste hainbatenak; eta gerturatuko jendea hunkitu ere egin zen zenbait piezekin. Musikaz gain, Ana Pimentak irakurritako olerkiak ere entzun ahal izan ziren; asko emakumeei buruzkoak. Kontzertua Udaletxeko Berdintasun Arloak antolatu zuen, Jabetze Eskolei hasiera emateko. Jabetze Eskolak emamumeei zuzendutako tailerrak dira, gai ezberdinak lantzen dituztenak. Aurtengo ikasturtean, femenismoaren historiak, antzerkia, emakume literatura eta sedukzioaren gaiak landuko dituzte Jabetze Eskoletan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!